Skip to main content

E-Mobility: 'Erresistentzia kutxa bat abiatuko dugu larunbateko elkartasun jaialdian'

Ekonomia

Adunako Irizar-e.mobility enpresako langileek 17 egun bete dituzte gaur greba mugagabean. Lan berean soldata bera eta Gipuzkoako metalaren hitzarmena osorik betetzeko eskatzen dute. Andoainen manifestaziora eta elkartasun jaialdira deitu dute larunbaterako. E-Mobilityko LAB enpresa batzordeko kideak diren Unai Goikoetxearekin eta Garazi Mitxelenarekin hitz egin du Hamaikak.