Skip to main content

Donostian Udaleko langileen batzordeak azpikontratatzen dituen enpresen gaineko kontrola areagotzeko eskatu dio Udalari

Ekonomia

Urriaren 19an 64 urteko langile bat hil zen heriotza ez traumatiko batean, Donostiako Otxoki paseoaren obretan lanean ari zela. Autonomoa zen, baina Donostiako Udalak azpikontratatutako Acuña enpresarentzat ari zen lanean. Heriotza hura salatzeko Udaleko enpresa batzordeak deituta elkarretaratzea egin dute astearte honetan udaletxearen parean. “Beste langile bat hil da. Udala azpikontraten arduradun. Lan osasuna defendatu” lelopean.

LAB sindikatuak emandako datuen arabera, azken honekin 63 dira aurten Euskal Herrian lan ezbeharretan hil diren beh arginak. LAB sindikatutik ere salatu dute, “Donostiako Udalak ez dituela bere promozioko lanetan nahikoa babes eta prebentzio neurri ipintzen eta azpikontrata kate luzeak onartzean, langileen lan baldintzak okertzeaz gain, prekaritatea areagotzeaz gain, lan osasun araudiaren betearaztea oztopatzen duela.”