
Brusela, 2035etik aurrera erregai sintetikoak darabiltzaten autoen salmenta baimentzeko prest
Europar Batasunak 2035ean errekuntzako ibilgailu partikularren fabrikazioa debekatzea proposatu zuen. Zenbait herrialde, baina, larrituta eta zalantzati agertu ziren; tartean, Alemania. Orain herrialde horiek ere legea onar dezaten Europar Batzordea prest agertu da 2035etik aurrera erregai sintetikoak darabiltzaten autoen salmenta baimentzeko.