Skip to main content

Bizkaiko metalgintzako greben atarian, negoziazio mahaiaren azken aukera

Ekonomia

Bizkaiko metalgintzaren lan hitzarmena negoziatzen ari dira FVEM patronala eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak. Gaur 12etan abiatu da hamalaugarren negozioa mahaia. Abenduan hasi zituzten negoziazioak, baina ez dute adostasunik lortu, sindikatuek, gainera, patronalaren blokeoa salatu dute. Joan den astean, FVEMek %4,5eko soldata igoera proposatu arren, sindikatuen ustez, proposamen horrek ez du bermatzen sektoreko langileen eros ahalmena. Gaurko bileraren esperoan, nahiz eta jarrerak hurbiltzen doazen, sindikatuek, momentuz, hiru greba egunetara eutsi diete.