Skip to main content

Bizkaiko metalgintzako grebaren jarraipena ‘erabatekoa’ izan da

Ekonomia

Bizkaiko metalgintza sektoreak zortzigarren greba eguna du gaurkoa. Aste honetarako deitutako bigarren lanuztea, alegia. Grebalariek ez dute eguraldia lagun izan, goiz osoan zehar euria egin baitu etenik gabe. Alabaina, milaka langile elkartu dira protestetan. Hala, gehiengo sindikalak deituta, goizean goizetik Durangaldean elkartu dira, eta bart bezala lasai joan dira piketeak, ez baita istilu eranguratsurik izan. Hala ere, salatu dutenez, Ertzaintzak oztopoak jarri ditu greba batzordea Orbeako fabrikara sartzeko. Horrez gain, Amorebieta-Etxanon manifestazioa egin dute. ELAk deituta, berriz, protestak egin dituzte Ezkerraldean, eta eguerdian manifestazioa egin dute Barakaldon. Bost eguneko grebaldi honetan ez da egon batasun sindikalik, edonola ere, grebaren jarraipena %85ekoa izaten ari da sindikatuen arabera, FVEM patronalak, aldiz, dio %21ekoa dela.