Skip to main content

Bizkaiko metalgintzako grebaren azken egunean balorazio positiboa egin dute sindikatuek

Ekonomia

Gaur dute Bizkaiko metalgintzako langileek asteko azken greba eguna. Sindikatuek, momentuz, balorazioa positiboa egiten dute, nahiz eta tentsio une batzuk egon badira ere. Gaur gaurkoz, ez dute patronalarekin beste bilerarik hitzartu, hala ere, beste behin azpimarratzen dute, negoziaziorako prest daudela baldin eta baldintzak eskatutakoak badira.