Skip to main content

Bizkaiko metalgintzako grebalarien kontra gogor oldartu da Ertzaintza, lau langile artatu behar izan dituzte

Ekonomia

Bizkaiko metalgintzako bederatzigarren greba egunean goizean goizetik Igorren elkartu dira ehunka langile, gehiengo sindikalak deituta. Ormazabal fabrikaren atarian elkartu dira, zehazki, enpresa horretako burua FVEMeko buruetakoa baita. Goizetik Ertzainaren jarrera salatu dute sindikatuek, bortziki jo baitu grebalarien kontra. Tartean, Ormazabalen greba batzordeko bi pertsona soilik sartzeko aukera eman die Ertzainak. Grebalari bat erretenitu dute, gainera.

Hala ere, Artean izan dira istilu nagusiak. Gogor kargatu dute ertzainek langileen kontra. Pekos Fabricacion enpresan bi ertzain grebalarien multzoan sartu dira, eta ondoren kargatzen hasi dira, sindikatuek salatu dutenez justifikazio barik. Hori dela eta, gutxienez lau grebalari artatu behar izan dituzte.