Skip to main content

Bizkaiko metaleko patronalak %3,25eko soldata igoera proposatu du, ELA eta LABentzat, aldiz, eskasa da

Ekonomia

Bizkaiko metalgintzako negoziazio-mahaiaren hamaikagarren bileran FVEM patronalak %3,25eko soldata igoera proposatu du, ELA eta LAB sindikatuentzat, aldiz, urria da. Izan ere, sindikatuek ohartarazi duenez, proposamen horrek oraindik ez die sektoreko langileei erosteko ahalmena bermatzen. Irailaren 26an bilduko dira berriro, baina sindikatuek aurreratu dutenez, FVEM patronalak negoziazio blokeatzen jarraituz gero, grebak eta mobilizazioak aurreikusten dituzte ELAk zein LABek.