Skip to main content

Bizkaiko erresidentzietako langileek urrian deitutako hirugarren eta azken greba eguna izan dute

Ekonomia

Grebalariek Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egin dute kontzentrazioa. Guztira, bederatzi greba egun izan dira patronalek asistentziaren kalitatea hobetzeari eta langileen lan baldintzak hobetzeari uko egin ziotenetik. Sindikatuak egindako kalkuluen arabera, Eusko Jaurlaritzak 2019an ratioei buruzko dekretua onartu zuenetik, 2.376 zerbitzu ordu galdu ditu, esaterako, ehun egoiliar inguruko zentro bizkaitar batek.

Besteak beste, soldatak KPIaren arabera igotzea, lanaldi osoko behargin gehiago jartzea, ordezkapenak lehen egunetik egitea, eta osasunaren zein berdintasunaren alorretan hobekuntzak egitea galdegiten du ELAk.

Hiru jardunaldi horien arrakasta ikusita, ELAk iragarri du mobilizazioak areagotuko dituela eredua aldatzeko eta langileen lan baldintzak hobetzeko. Halaber, salatu du gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izateaz gain, greba hasi eta bederatzi ordu baino gutxiagora jakinarazi direla.