Skip to main content

Bizitzaren garestitzearen kontra mobilizatu dira sindikatuak Ipar Euskal Herrian

Ekonomia

Ipar Euskal Herrian eta Frantzian gaur greba eguna dute, bizimoduaren garestitzearen aurka atera dira kalera. Eros ahalmena ez galtzea eta erretiro adina ez atzeratzea eskatu dute. Findegietako langileek hasitako protestei beste sektore askotako langileak batu zaizkie. CGT sindikatuak eginiko deiari erantzunez, FO, FSU, Solidaires eta LAB sindikatuen babesarekin, ehunka lagun elkartu dira Baionako suprefetura aurrean, elkarretaratzea egiteko.