Skip to main content

Bilboko auzitegiak ebatzi du Novaltiak grebarako eskubidea urratu duela

Ekonomia

Bilboko Lan arlo zazpigarren auzitegiak arrazoi eman dio ELA sindikatuak Novaltiako enpresaren kontra jarritako salaketaren zati bati. 2021eko martxoan zuzendaritzak lan baldintzen hainbat aldaketa egin zituen, eta horren aurka ELAk auzitara jo zuen. Bien bitartean, Novaltiako langileek greban jarraitzen dute.