Bilboko Argiak enpresako langileek Bilboko Udalarekin negoziazio-mahaia ireki dute

Bilboko Argiak enpresako beharginek bi hilabete baino gehiago daramatzate greban eta gaurkoan, ekintza solidarioa burutu dute Bilbon, herritarren partetik jaso duten babesa eskertu nahian. Horrela, odola eman dute elkarretaratzean.

Horrez gain, langileen egoeraren berri eman dute, eta aitortu dute egoera "ezer gutxi" aldatu dela. Hala ere, jakinarazi dute Bilboko Udalarekin negoziazio-mahaia ireki dutela berriro.