Skip to main content

Bilboko aireportuko ibilgailuak bioerregaien bidez ibiliko dira hilabete honetan

Ekonomia

Iberia Airpor Services konpainiako ibilgailuak dira. Petronorrek ekoitzitako erregai organikoa erabiliko dute: 5000 litro guztira. Erregai mota hori erabiliko duen lehen aireportua izango da Euskal Herrian eta Espainian. Hilabetean zehar 12,5 tona CO2 inguru gutxiago isurtzea espero dute.

Bioerregaia egiteko, zabor organikotik lortutako hondakinak erabiltzen ditu findegiak. Petronorrek eta Iberiak 2021ean sinatu zuten lankidetza hitzarmena. Iberiak iragarri du 100 milioi euro baino gehiago inbertituko dituela hurrengo bi urteetan 2025erako aireportuak karbono isurietan neutroak izateko.