
BIBA Euskal Herriko ardo ekologiko eta naturalen lehen azoka Donostian
Martxoaren 20an eta 21ean Euskal Herriko ardo ekologiko eta naturalen lehen azoka antolatu du Biba Ardoak ekimenak. Euskal Herri osoko hamabost etxaldeetako mahastizain eta ia ehun ardo dastagai izanen dira Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Zentroaren Taba espazio gastronomikoan, Donostian.
Badira hiru urte Euskal Herriko hamaika mahastizain-ardogile ekologiko elkartu zirela EHko ardo ekologikoen kooperatiba, Biba Ardoak, sortu zela.