Skip to main content

Beste sektoreekin alderatuta, basogintzan intzidentzia altuagoa dela salatu dute sindikatuek

Ekonomia

Pipaongo lan istripu hilgarriaren harira, elkarretaratzeak egin dituzte sindikatuek. Asteazkenekoa, 2022ko bigarren lan istripu hilgarria da Araban, laugarrena Euskal Herrian. Langileen bizitza eta osasuna lehenetsiko duen eredu berri bat galdegin dute ELA eta LABek.