Skip to main content

Berriz ere hautsi du marka argindarraren prezioak Hego Euskal Herrian

Ekonomia

Iragan ostiralean erregistratutako errekorra hautsi du astelehenean megavatioaren prezioak, 124,76 eurora helduta. Espainiako Gobernua igoerak kontrolatzeko neurrien eztabaida betean dago eta Teresa Ribera Trantsizio ekologikorako ministroak hitza hartuko du arratsaldean Madrilgo Kongresuan.