Skip to main content

38 urteko langilea hil da Zanbranan baso-lanetan ari zela

Ekonomia

Beste lan istripu bat. Kasu honetan Araban. Baso-lanetan ari zela 38 urteko langilea hil da Zanbranan. Zuhaitz batek azpian harrapatu zuen eta osasun langileak iritsi zirenerako hilda zegoen. Arabako Foru Aldundiarentzat ari zen lanean azpikontratatuta eta erakunde horri ardurak eskatu dizkiote ELA eta LAB sindikatuek.

LAB sindikatuko kideek nabarmendu dute Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia dela heriotza honen arduradun politikoa, hari baitagokio langileen segurtasuna bermatzeko neurriak hartzea. Bide beretik, ELAk erakunde publikoen utzikeria salatu du.