Skip to main content

Bankuek eta energia enpresek helegitea jarri diote ezohiko zerga berriari

Ekonomia

PSOEk eta Unidas Podemosek onartu zuten iaz enpresa elektrikoei eta bankuei ezohiko bi urteko zerga ezartzea. Zerga horiek bi sektoreetako enpresa handienei ezarriko dizkiete. 2019an 1.000 milioi euro baino gehiago fakturatu zuten enpresa elektrikoek ordaindu beharko dute. Bankuen kasuan, 800 milioi baino gehiago irabazi badute.

Eusko Jaurlaritzak 400 milioi euro jaso litzake zerga horren bitartez bi urtean, eta Nafarroako Gobernuak, berriz, 104 milioi bat euro. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak maiatzerako espero du diru horren lehen ordainketa, baina oraindik zehaztu gabe dago.