Skip to main content

Baionako portua blokeatu dute erretreten erreforma salatzeko

Ekonomia

Ostegun goizean ehun bat lagun bildu dira portuko sarrera batean, Tarnosen, eta instalazioa blokeatu dute. CGT, LAB, Solidaires eta FSU sindikatuek deitu dute protestara, eta hari erantzun diote zamaketariek eta portuetako bulegoetako langileek.

Portuko sartze eta irteera blokeatu dituzte, garraiolariak motorrak gelditzera behartuz. Protesta horien helburua da Frantziako Gobernuak bertan behera uztea erretiroaren adin ofiziala 62 urtetik 64ra igotzeko erreforma. Gobernuak iragan astelehenean onartu zuen proiektua, eta astelehenean iritsiko da Frantziako Asanbleara.

Urtarrilaren 31rako beste greba eta protesta eguna deitu dute.