Azpiazuk EAEko Aurrekontu Orokorren Lege-proiektua entregatu dio Legebiltzarreko presidenteari

Pedro Azpiazu sailburuak Legebiltzarreko Presidenteari Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Lege-proiektua entregatu dio Parlamentuan. Asteartean onartu zuen Gobernu Kontseiluak proiektua. Hala, inoiz baino diru gehiago gastatu nahi du Eusko Jaurlaritzak 2021. urtean: 12.442 milioi euro, zehazki.