Skip to main content

Greba eguna dute gaur Correosen eta Amazonen

Ekonomia

CGT, LAB, ESK, ELA, SiPcte, Intersindical Valenciana eta CNT sindikatuek greba eguna dute Correos posta zerbitzu publikoan. Sindikatuek ohar bateratua atera dute, bertan azaldu dutenez, grebara jotzea erabaki dute lan Hitzarmen Kolektiboaren eta funtzionarioen Akordioaren negoziazioan aurrera egitea “ezinezkoa” delako.

IV. Hitzarmen Kolektiboa eta Funtzionarioentzako Akordioaren negoziazioaren bitartez, lan baldintza nagusiak hobetzea lortu nahi dute, hala nola soldata, lanaldia, kontziliazioa eta lan-osasuna.

Zehazki, soldatak KPIarekin lotzeko soldata-berrikuspenaren klausula eratzea, asteko 35 lan orduen ezarpena, egiturazko plaza guztiak benetan betetzea eta galdutako lanpostuak errekuperatzea.

 Mobilizazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.