Skip to main content

Azaroaren 13an manifestazioa egingo du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak

Ekonomia

Azaroaren 13an manifestazioa deitu dute pentsiodunek, Kongresuan bozkatuko den pentsioen erreforman eragiteko. Gaur Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak Nafarroako Parlamentuaren atarian protesta egin du, pentsiodunen aldarrikapen aldeko konpromiso irmoak eskatzeko politikariei. Ostegunean, aldiz, Gazteizko Parlamentura eramango dituzte haien aldarriak.