Argindarraren prezioaren igoera salatzeko protesta egin dute

Ostegun honetan mobilizazioa deitu dute Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak. Argindarraren prezioaren igoera salatzeko Bilboko Iberdrola eraikinaren atarian elkartu dira.

Alaitz ArgandoƱa BAEFeko kideak Hamaika Telebistan adierazi du irtenbidea ez dela argindararren zergak jaixtea, energia sistema publiko eta duina sortzea baizik.