Argindar konpainiek nuklearrak ixteko mehatxuaz erantzun diote Espainiako Gobernuari

Pedro Sanchez presidenteak nuklearren eta hidroelektrikoen gehiegizko irabaziak murriztuko dituela iragarri ostean eman du abisua Foro Nuklearrak. Haren esanetan, neurriok indarrean sartzekotan zentralak itxi beharko lituzkete, haien bideragarritasuna kolokan jarriko lukete eta.