Skip to main content

Ardoaraba bueltan da Gasteizen asteburu honetan

Ekonomia

Azken urteotan, pandemiak geldiarazi zuen ardoaren jaia, baina bi urteren ondoren Ardoaraba bueltan da. Aurtengo edizioak zenbait berritasun dakar, beste edizioetan bezala 3 karpa jarriko dira, baina aurten Aiotz plazako karpa plaza Berrian egongo da. Beraz, hiru karpa izango dira Foru plazan, Probintzia plazan eta plaza Berrian. Horrekin batera, beste aldaketa bat izango da, taloitegien prezioa 2019 baino garestiagoak izango dira, 15 euro ziren eta aurten 20 euro ordainduko ditugu. Abenduaren 3an irekiko dira karpak eta 7a izango da azken eguna.