Skip to main content

Ana Mezo, Pentsiodunen Mugimendua: “Bilboko martxa hunkigarria izan da, ia 400 lagun irten gara bertatik”

Ekonomia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, Hego Euskal Herrian gutxieneko pentsioa 1.080 eurora iristeko eskatuko dute astelehenetik ostegunera Gasteizera egingo dituzten oinezko martxen bitartez. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzen dute eta Espainiako Gorteetan ordezkaritza duten alderdiek pentsioen azken erreformaren lege proiektuaren eztabaida baliatzea erretiro adina berriro 65 urtetan jartzeko eta pentsioa osorik jasotzeko kotizatu beharreko urteak hamabostera jaisteko. Ana Mezo Pentsiodunen Mugimenduko kidearekin hitz egin dugu.