Image

Amiantoaren biktimentzako funtsa onartu dute

Espainiako Senatuak onartu du biktimei laguntzeko funtsa, ia aho batez: aldeko 259 boto izan dira eta aurkako bakarra, kaltedunen hainbat urteetako aldarrikapenen ostean.

Hasiera batean 25 milioi euro izango ditu funts horrek, baina hilabete batzuk beharko dituzte ehunka biktimek lehen ordainak jasotzeko, funtsaren araudia egin gabe dagoelako. Hiru hilabete dituzte horretarako.

Nerea Ahedo (EAJ) eta Idurre Bideguren (EH Bildu) senatariek gogorarazi dutenez, atzo onartutako legearen lehen urratsa Eusko Legebiltzarrak egin zuen, funtsa aztertzeko lan talde bat eratu zuenean. 2016ko urrian egin zien lehen aldiz eskaera Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gorteei.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak kudeatuko du funtsa, eta Estatuko Aurrekontu Orokorretan zehazten diren kontsignazioak edo transferentziak izango ditu, baita beste ekarpen batzuk ere, hala nola enpresei ezarritako zigorrenak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image