Alami eta Bahiaren kaleratzea geratu ostean, bizitoki alternatiboa negoziatzen ari da Maizterren Sindikatua

Alami eta Bahia beren etxetik kaleratzeko agindua emana zuen Blackstone putre-funtsaren eskariaz epaitegi batek. Etxegabetze horren aginduaren berri eman zion familiak bi hilabete direla Bilboko Maizterren Sindikatuari. Orduan, sindikatuak kasua ikertzeari ekin zion eta Blackstonekin negoziazio prozesu bat zabaldu zedin lanean jarri ziren. Interpelazio dinamika eta gero, putre-funtsaren filial bat beraiekin harremanetan jarri zen bilerei ekiteko. Elkarrizketen ostean, maizterren sindikatuak etxe-kaleratzea atzeratzea lortu du. Horren kontaketari heldu dio Iñigo Santxo kideak.