Skip to main content

Akordiorik gabe amaitu da Gipuzkoako metalgintzako hitzarmen berritzeko seigarren bilera

Ekonomia

Sindikatuek adierazi dutenez, Adegiren azken proposamenean soldata taulen aldaketa bat eta euskara sustatzeko plan bat sartu ditu patronalak, baina uste dute ez dela nahikoa. Bestalde, patronalak sindikatuei adierazi die gaur mahaira eraman duen proposamena “oso gertu” dagoela bere azken eskaintza izango litzatekeenetik.

ELAren ustez, tauletako soldatetan aurrerapausoak eman badira ere, ez da nahikoa soldata errealetan planteatzen den igoera. Halaber, euskararen normalizazioan izandako aurrerapena “positiboki” baloratzen du ELAk.

LABek adierazi du patronalak ez duela “benetako urratsik egin”, eta “bere horretan” jarraitzen duela. Era berea, CCOOk gaurko bilera “edukiz hutsa” izan dela esan du. UGTk uste du lanaldiaren murrizketan aurrerapausoak eman behar direla.