Skip to main content

Akordiorik gabe amaitu da Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazio mahaia

Ekonomia

Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazio mahaia berriro bildu da gaur, hala ere, ez dute akordiorik lortu bi aldeek. Bizkaiko metalgintzako lan gatazkak luze jo du, hamaika hilabete daramatzate lan hitzarmena negoziatzen FVEM patronalak eta LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek.

Tarte horretan, gainera, sei greba egunetara deitu dute sektoreko 52.000 langileak. Sindikatuek ezinbestekotzat jotzen dute beharginen eros ahalmena bermatzea, patronalaren eskaerak, aldiz, ez du bermatzen erosketa ahalmen galerarik ez izatea. Horrez gain, lan baldintzen hainbat atzerapauso proposatu dituela ohartarazi dute sindikatuek.

Egoera horrela, Bizkaiko metalgintzako plataformak iragarri du grebara deituko dituela sektoreko langileak, azaroaren 28tik abenduaren 2ra arte. Hala ere, bihar prentsaurrekoa emango dute xehetasun gehiago emateko. ELAk bere aldetik mobilizazioak eta greba gogortzearen alde egingo duela jakinarazi du.