Skip to main content

Ainhoa Tirapu, ELA: “Patronala ez da eseri ere egin negoziatzera”

Ekonomia

Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileak iazko 21 eguneko grebari segida ematen ari dira, eta zazpi eguneko greba egiten ari dira ELA sindikatuak deituta, otsailaren 1ean hasi eta bihar arte.
Ainhoa Tirapu sindikatuko kideak azaldu du patronalak 255 milioi euro jaso dituela, baina langileek ez dutela hobekuntzarik izan lan-baldintzetan. Are gehiago, Tirapuk salatu du gutunak bidali dizkiela erabiltzaileei, 2023. urtearen hasieran kuota igoko dela esanez, eta igoera horren argudioetako bat izan dela negoziazio kolektiboa eta soldaten igoera: “Hori ez da errealitatea; patronala ez da eseri ere egin negoziatzera”.