Skip to main content

Aiaraldean etorkizunaren aldeko mobilizazio eguna dute

Ekonomia

“SOS Aiaraldea” lelopean lau orduko lanuzteak egin dituzte eta manifestazioak antolatu dituzte, Laudion eta Amurrion. Gainera, hainbat eragile sozial eta sindikal batu dira eskualdean lanuzteak egiteko deiari. Milaka herritarrek eta dozenaka aldarriek kaleak hartu dituzte goizean Laudion egin den protestan, eskualdeko hainbat enpresetako langileek, gizarte eragileek, gazteek eta ostalariek, besteak beste, bat egin baitute mobilizazioarekin. Arratsaldean, beste manifestazio bat egingo dute Amurrion.