Aiaraldea, eskualde bat borrokan

Euskal industriak kolpe latza hartu du bizitzen ari garen krisiaren ondorioz. Aurretik ate joka zetorren krisi ekonomikoaren areagotzea ekarri du pandemiak, eta zenbait euskal enpresa egoera larrian aurkitzen dira. Arabako ipar-mendebaldean bereziki nabaritu da industriaren beherakada hau. Horren adierazle argia izaten ari da aste luze hauetan albiste den Tubacex hodi ekoizle lantegiko langileen egoera. Otsailaren 15etik greba mugagabean daude.