Skip to main content

ADEGIk ez du proposamenik eraman Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren lehen bilerara

Ekonomia

Urtarrilaren 12an mahaia osatu ostean, itunaren lehenengo bilera izan dute ADEGI patronalak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Sindikatu bakoitzak plataforma bat eratu du, eta batzarrera euren eskaerak eraman dituzte.

ELAk eratutako plataformak, besteak beste, igoerak nahi ditu soldatetan eta urteko lan jarduna 32 ordu murriztea. LABek gaitzetsi egin du Adegik proposamenik ez egitea. CCOOk, berriz, KPI+%4,5eko soldata igoera nahi du hitzarmenaren indarraldi osorako.

CCOOren arabera, “lehentasunezkoa da” hitzarmenean aurrerapausoa ematea berdintasun kontuetan.