Skip to main content

Absolbitu egin dute Aintzane Mendia Tubacex-eko langilea

Ekonomia

15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri nahi zioten 2021eko ekainean Tubacex-eko greba mugagabearen testuinguruan elkarretaratzeengatik. Agintaritzaren kontrako atentatua leporatu eta egozten zioten ertzain bati ukabilkada ematea bularrean. Astelehen honetan izan da epaiketa Gasteizen eta mobilizazioa antolatu zuten Tubacex-eko langileek eta Salatutako langileen plataformak. Ostiralean iragarri dute absolbitu dutela eta ez du zigorrik jasango.