Skip to main content

Abenduaren 14tik 16ra greba egingo dute Osakidetzako azpikontratetako garbiketa-zerbitzuko langileek

Ekonomia

Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa-zerbitzuko langileek ia 5 urte daramatzate
hitzarmenik gabe, enpresekin berrogeita hamar bilera inguru egin ondoren. Langileek salatu dutenez, 2018an hasi ziren hitzarmen berria negoziatzen, baina oraindik ez dute lortu haien helburu nagusia, Osakidetzako langileei homologatzea. Hori dela eta, grebara deitu dute gaur abenduaren 14rako, 15erako eta 16rako.

LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute Gurutzetako Ospitalean. Negoziazioak erabat blokeatuta daudela adierazi dute, eta azaldu dutenez, gauza bakarra nahi dute: Osakidetzako beharginen lan baldintza berdinak izatea.

Argi utzi dute kosta ahala kosta defendatuko dutela lan baldintzen homologazioa.