EAJk eta PSEk adostutako udal aurrekontuei osoko emendakina aurkeztu die EH Bilduk

21.3 milioi euro suposatzen duten aurrekontuei 150 emendakin aurkeztu die EH Bildu Bilbok. Proposamen propioak landu eta Udal Gobernura eramango dituzte, bertan aurrera eramateko laguntza aurkituko duten asmoarekin. Bilbo hiri inklusiboagoa eta jasangarriagoa bilakatzea da emendakin hauen helburua.