
25 kaleratuen kontrako epaiketa zuten Alconzako langileek, baina ekainaren 28ra atzeratu dute
Gaur egitekoa zen Alconzako 25 kaleratuen kontrako epaiketa. ELA, LAB eta CCOOk Irizarrek ezarritako lan-erregulazioa auzitegietara eraman zuten, baina LABek, soilik, jaso zuen jakinarazpena. Auzitegietan egon dira ELA, LAB eta CCOO sindikatuak eta Irizar enpresako abokatuak, Irizarko zuzendaritza, aldiz, ez da "agertu". Ekainaren 28an izango dute epaiketa. Orain, Alconzako enpresa-batzordea langileekin bilduko da erabaki bat hartzeko.