136 estatuk onartu dute multinazionalek beren irabazien % 15eko zerga ordaintzea

750 milioi eurotik gora fakturatzen duten enpresek gutxienez beren irabazien %15eko zerga oraintzea onartu dute 136 herrialdek. Horrela, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak aurreikusten du, enpresa handiek 125.000 milioi euro gehiago ordainduko dizkietela kutxa publikoei.