Image

Ekonomia

All Stories

Bizitzaren garestitzearen kontra mobilizatu dira sindikatuak Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herrian eta Frantzian gaur greba eguna dute, bizimoduaren garestitzearen aurka atera dira kalera. Eros ahalmena ez galtzea eta erretiro adina ez atzeratzea eskatu dute. Findegietako langileek hasitako protestei beste sektore askotako langileak batu zaizkie. CGT sindikatuak eginiko deiari erantzunez, FO, FSU, Solidaires eta LAB sindikatuen babesarekin, ehunka lagun elkartu dira Baionako suprefetura aurrean, elkarretaratzea egiteko.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ekonomiaren hazkundea moteldu egin da aurtengo hirugarren hiruhilekoan

Barne produktu gordina %3,9 handitu da uztailetik irailera, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, eta, tasa esanguratsua izanik ere, aurreko bi hiruhilekoetakoa baino txikiagoa da, % 0,2 baino ez da hazi.

Enplegua, lanaldi osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, % 0,3 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean. Enpleguan hiruhilekoen arteko hazkundea izan duen ondoz ondoko bederatzigarren hiruhilekoa da.

Bigarren hiruhilekotik hirugarrenera, barne produktu gordina %0,2 handitu da soilik, lehenean eta bigarrenenen hiruhileko arteko hazkundea %1 eta %1,1ekoa izan ostean, hurrenez hurren.

Pobrezia energetikoari aurre egiteko plana aurkeztu du EH Bilduk Iruñean

Bizi dugun krisialdia, inflazioa eta energiaren prezioaren gorakari aurre egiteko proposamen konkretuak aurkeztu ditu EH Bilduk Iruñeko Udalean. Datorren urteko aurrekontuetan pobrezia energetikoari aurre egiteko miloi bat euroko laguntza-funtsa bat sortzea eskatuko du alderdiak. Biomasa zentralak edo autokontsumorako komunitate energetikoak dira proposamen nabarmenenak.

Amazonen Trapagarango plantan greba gehiago deituko dituzte

Amazonek Trapagaranen duen logostitako zentroko langileek lau orduko lanuztea egin dute, LABen arabera, beharginen %100k greba egin du. Hiru aldarri nagusi dituzte, soldatak KPIaren arabera eguneratzea, asteburuetako lana mugatzea eta banatzaileei subrogazio eskubidea aitortzea. Lan hitzarmenaren negoziazioaren ezean, gainera, iragarri dute gaurkoa ez dea lehenengo eta azken greba izango.

Bizkaiko metalgintzako negoziazioa has dadin, eros ahalmena bermatzea ezinbestekoa da sindikatuentzat

Bizkaiko metalgintzako langileek eserialdia egin dute Bilboko Euskadi plazan, FVEM egoitzaren atarian alegia. Egun, lan hitzarmena negozitzen daude patronala eta sindikatuak. Abenduan ituna iraungi zen, eta orduztik, ez dira adostasun batera heldu. Hori dela eta, tartean, 2022an ez dute soldata igoerarik izan, bada, eros ahalamena bermatzea ezinbestekoa da sindikatuentzat negoziatzen hasteko.

Milaka pertsonak pentsio eta soldata duinak defendatu dituzte Madrilen

Milaka pertsonak manifestazioa egin dute larunbat honetan Madrilen, pentsioak eta soldatak KPIaren arabera igotzea eskatzeko eta sistema publikoa defendatzeko. Mobilizazioan parte hartu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak.

Gutxieneko pentsioa batez besteko soldataren % 60koa izatea eskatzen dute. Pentsiodunek % 3ko erosteko-ahalmena galdu zuten 2021ean, eta galera bikoitza izaten ari dira 2022an.

LAB sindikatuak, zerbitzu publiko duin batzuen alde manifestazioa egin du

LABek «enplegu publiko duin baten alde». Negoziazio kolektibo propioa eskatu du, Iruñean egindako manifestazio baten bidez. Administrazio guztiei eskatu die «eremu bakoitzeko negoziazio kolektiboa errespetatu eta Madrilgo mugak eta murrizketak gainditzeko akordioak berma ditzatela».

Isabel Artieda LABeko Administrazioko arduradunak azaldu duenez, «UGTk, CCOOk eta Espainiako Gobernuak lortu duten akordioak, KPIk igotzen duenaren oso azpitik finkatzen ditu berriro soldata igoerak; hau da, erosteko ahalmena galtzen dugu berriro». Gainera LABeko arduradunak kritikatu duenez, "Madrilen hartzen diren erabakiak, Nafarroako Gobernuaren oniritziarekin, beti dira Nafarroako langileen eskubideen aurkako erasoak”
Hori dela eta, LABek berriro eskatu du «guri eragiten diguten erabakiak hemen negoziatu eta hartzeko eta Madrilgo ezarpenak bertan behera uzteko».

Siemens Gamesako zuzendaritzak eta sindikatuek bilera egutegi bat adostu dute kaleratzeei buruz eztabaidatzeko

15:00etan batzartu dira Zamudion Siemens Gamesako zuzendaritza eta sindikatuak, baina konpainiak ez ditu argitu bulegoetan egin nahi dituen 352 kaleratzeak nola banatuko diren. Duela astebete enpresak iragarri zuenez, Zamudioko, Madrilgo eta Sarrigurengo bulegoetan 352 kaleratze izango dira, bi urtez luzatuko den prozesu batean.

CCOOko Miguel Garcia Adanerok azpimarratu duenez, kaleratzeak nola banatu nahi dituen zehaztu gabe jarraitzen du enpresak. “Susmatzen dugu Nafarroan asko izango direla, baina ez dakigu zenbat”, aipatu du Garcia Adanerok.

ELAk datu gehiago biltzeko eskaera formala egin du, Europako Batzordean aurkeztu zen informazio ezagutu asmoz.
Enpresaren asmoa da planari eusteko "tresnak" birkokatzeak, aurre-erretiroak eta pizgarridun bajak izatea, eta sindikatuek, berriz, justifikaziorik gabeko kaleratzeak izango direla uste dute.

Bigarren bilkura urriaren 25ean izango da, sindikatu bakoitzeko hiru ordezkari joango dira.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image