
Ekonomia
All Stories
Gora Garbitzaileak izenarekin, Bizkaiko garbiketaren sektoreko dozenaka langilek hitzarmen duin baten alde borrokatzeko antolatzea erabaki dute.
Adifek iragarri du 3 milioi euro inbertituko dituela abenduaren 9an Zumarraga-Gabiria trenbidean izandako euri-erauntsiak Erizmendi tunelaren ahoan eragindako kalteak behin betiko konpontzeko.
Aldiriko tren baten lehen bagoiak talka egin zuen euriteen ondorioz izandako harri-jausi batekin. Gertakarian ez zen inor zauritu, baina bidea bost egunez itxi behar izan zuten.
Hurrengo egunean, Semaf sindikatuak adierazi zuen makinistaren erreakzio azkarrak kalte handiagoa ekidin zuela. Abiadura handiko sarea ohiko sarearen gainetik mantentzea lehenesten ari dela ere salatu zuen, eta istripua trenbidearen mantentze txarrari egotzi zion. Horrela, azpiegitura hobetzeko eskatu zien Espainiako Gobernuko Garraio Sailari eta Adifi.
Ia hiru hilabete geroago, Adifek iragarri du 3 milioi euro baino gehixeago inbertituko dituela kaltetutako eremua erabat konpontzeko.
- Bizkaiko autoeskoletako langileek greban jarritzen dute
- Etxebizitza eskuragarri eta duinaren alde 'Abiatu' kanpaina martxan jarri du LABek
- Vulcanizados Zuloagako langileek salatu dute grebarako eskubidea urratu duela zuzendaritzak
- Nekazaritzako ustiategiak erdira jaitsi dira Nafarroan azken hamabost urteetan
- Ekiolaren bost eguzki parkeen kokapenak zehaztu dituzte
- Nafarroako adinekoen egoitzetako lan-baldintzak hobetzeko lehen hitzarmena aldarrikatu dute