Ekonomia

All Stories

Olaberriako Laser Goiken enpresako langileek greba eguna deitu dute

Olaberriako Laser Goiken enpresako langileek greba eguna dute gaurkoa, eta otsailaren 15ean eta 17an ere lan uzteak egingo dituzte. Beharginek azaldu dutenez, lan-hitzarmena sinatu ostean, hauteskunde sindikalak egin nahi izateagatik lau langile kaleratu zituen enpresak. Hala, beharginen eskubideak enpresak errespeta ditzala aldarrikatzeko protestak deitu dituzte.

Lan erreformaren dekretua onartu du Diputatuen Kongresuak, baina ozta-ozta

Diputatuen Kongresuak onartu du Espainiako Gobernuak CEOE patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin adostutako lan erreforma, baina ozta-ozta. Boto batengatik egin du aurrera erreformak, baina hiru botoren aldearekin zen onartzekoa Cuidadanos, UPN eta beste talde txiki batzuen babesari esker. Baina sorpresak izan dira, aurreko egunetako iragarpen oro ez baitira bete, UPNk kontra bozkatu du eta PPko diputatu batek hutsegitea egin du. Hutsegite horrek, gainera, eragotzi du gobernuaren porroto.

101 milioi euro inbertituko ditu URAk, uholde arrisku eremuetan bizi den biztanleria murrizteko

Azken hilabeteotan Euskal Herriko ibai askok gainezka egin dute euriteen eraginez, eta hainbat bide izan dira urak hartuak. Uholdeek korapilo asko sortu dituzte, hainbat herri kaltetuz. Kontuan hartzekoa da, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gaur egun 250.000 pertsona bizi direla uholdeak izateko arriskua duten eremuetan.

Azken 6 urteetan, Uraren Euskal Agentziak % 18 murriztu du uholde-arriskuaren eraginpean dagoen populazioa, eta lotutako kalte ekonomiko potentzialen % 16a. Bada, datozen sei urteetan, 101 milioi euro inbertituko ditu, uholdeak izateko arriskua duten eremuetan bizi diren biztanleak %40 murriztu asmoz eta uholde horien ondoriozko kalte ekonomiko potentzialak %38 murriztea helburu. Orotara, 41 proiektu izango dira.

Hegazti gripearen aurrean, sakrifikatze politika kritikatu dute Euskal Herriko laborariek

Asteburuan ehunka lagun bildu dira Donapaleun, hegazti gripea dela eta ahateak galdu dituzten laborariei babesa erakusteko eta politika sanitarioa salatzeko. Julen Perez laborariarekin izan gara eta esan digu benetako arazoa etxaldeen industrializazioa dela eta horregatik etxalde txikietarako beste legedi bat eskatzen dutela.

Lan erreformaren kontra euskal gehiengo sindikalak mobilizazioak deitu ditu

Sei egun falta dira otsailaren 3ra arte, Espainiako Kongresuak lan erreformaren dekretua baliozkotu edo atzera botako duen egunera arte, EH Bilduk, ERCek, BNGk eta CUPek garbi utzi dute ez dutela lan erreforma babestuko, eta EAJk ere berretsi du ezezkoa emango diola erreformari, itunen prebalentzia aldatzen ez bada behintzat. Alderdiez gain, gainera, euskal gehiago sindikala ere erreformaren kontra agertu da. Hala, ‘Erreforma honi ez lelopean’ igandean manifestazioak egingo dituzte sindikatuek Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image