Ekonomia

All Stories

Jon Altuna (Hiru): 'Betidanik eskatu dugu zamalana ez dagokiela kamiolariei'

Kamiolariek zamalanak egiteari utziko diote, izan ere, kamiolarien baldintzak hobetzeko asmoz, martxoan onartutako Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen moldaketa indarrean jarriko da irailaren 3tik aurrera. Hala ere, arauaren eraginkortasuna zalantzan jarri dute Hiru Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen Sindikatuak eta Tradisna Nafarroako Garraiolarien Elkarteak.

Abuztuan eten egin da inflazioaren goranzko joera, baina nola bizi dute herritarrek igoera?

Abuztuko datu aurreratuan, inflazio tasa hiru hamarren murriztu da uztailetik, Espainiako Estadistika Institutu Nazionalaren arabera. Horrela, azken hilabeteetako goranzko joerarekin eten du jaitsiera horrek. Edonola ere, 30 urtean izandako mailarik altuenetan mantentzen da KPIa. Izan ere, herritarrek erosteko ahalmena galdu dute, beraz, nola bizi dute prezioen gorakada? Hamaika Telebistako lantaldea kalera atera da herritarren ahotsa jaso nahian.

Michelinek ekoizpena geldituko du iraileko eta urriko zenbait asteburutan

Michelinek ekoizpena geldituko du iraileko eta urriko zenbait asteburutan eskaerak ez daudelako, langileen % 30a baino gehiago ez da egun horietan lanera joango. Bestalde, Mercedeseko langileak lanera bueltatu dira lan- hitzarmena berria sinatu ondoren; orain, iragarritako inbertsioarekin zer gertatuko den jakin nahi dute.

Michelin eta Mercedes enpresetako langileen komitearen hauteskundeak izango dira azaroan. Michelinek ez ditu izan sindikatu arteko gatazkak, Mercedes, aldiz, lan-hitzarmena sinatu ostean ez dira tentsioak baretu.

Jaurlaritzak familia ahulenentzako laguntza berriak eskainiko ditu krisi energetikoaren aurrean

Ekonomia eta energia krisiaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak kurtso politiko berriari ekin dio ohi bezala Miramar Jauregian. Lau adar aztertu dituzte bertan: zerbitzu publikoen egoera, egoera sozio-ekonomikoa, energia krisia eta autogobernua. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak jada ohartarazi du familia ahulenentzako laguntza berriak eskainiko dituela ezegonkortasun energetikoaren aurrean. Bien bitartean, Europako Batzordea irailaren 9an bilduko da energiaren merkatua konpontzeko xedearekin.

Urkulluk iragarritako deflaktazioak 'gobernu agortua' erakusten duela uste du EH Bilduk

EH Bilduren ustez, Iñigo Urkullu lehendakariak atzo egindako iragarpena “agortutako gobernantza-ereduari” erantzuten dio, “egiturazko ikuspegirik gabekoa”. Horren aurrean, energiaren prezioa eta “arrazoirik gabe garestitutako” gainerako produktuak kontrolatzeko neurriak eskatu ditu.

Alconzako grebalariak, borrokaren eredu

Alconzako grebalariek amaitutzat eman dute enpleguaren defentsan eta etorkizunaren alde, otsailaren 28an abiarazitako greba mugagabea. Gaur itzuli dira lanera. Alconzaren etorkizuna eta enplegua bermatuko dituen industria-planari buruz hitz egiteko oinarriak adostu dituzte: Berriro enplegua ez suntsitzeko bermea, eta kaleratutako 25 pertsonak beren lanpostuetara itzultzeko lan-poltsa martxan jartzea besteak beste. 151 eguneko borroka, konpromisoa eta duintasuna.

Barrutik borrokatzeko garaia dela azpimarratu dute, enpleguaren eta etorkizunaren alde borrokatzeko garaia. “Fase honi esker, elkartasun sarea eraiki dugu, langileon etorkizuna eta eskualdeko enplegua kolektiboki defendatzeko”. Sarea errotuta, posizio indartsuan daudela adierazi dute, etorkizuneko erronkei begira lan egiten.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image