Ekonomia

All Stories

EAEko Hezkuntza sailak sektore feminizatuak gutxiesten dituela salatu du LABek

Sektore feminizatuetan, heziketa bereziko hezitzaile eta sukaldari eta garbitzaileen kolektiboetan sortu den anabasa salatzeko, elkarretaratzea egin du LABek Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean.

Alde batetik, LABek salatu du Hezkuntza Sailak indarrean mantentzen duela 2021ean ezarritako lanaldi-murrizketaren eta baimenen iraupenari buruzko jarraibidea. Gainera, kolektibo feminizatuek ez dutela negoziatzeko aukerarik salatzen dute.

Bestetik, Heziketa Berezian hutsik dauden hezitzaileen lanpostuen banaketa eta ordezkapenen kudeaketa salatzen ditu LABek, Ordezkoen araudia eta Ordezkagunea martxan jartzeko akordioan jasotakoak urratzen ari baita. Hutsik dauden lanpostuak berandu esleitzen ari dira eta, gainera, administrazioa langileak gizarte segurantzan berandu alta ematen ari da.

Gauzak horrela, kudeaketan sortu duen anabasari irtenbidea eman eta Lan legepeko langileen eremuan lanaldia murrizteko baimenen, aldi baterako eteteen eta eszedentzien iraupenari buruzko jarraibidea ahalik eta lasterren indargabetzea eta lan hitzarmen berria eta kontsolidazio LEParen negoziazioa abiatzea eskatzen dio LABek Hekuntza Sailari.

Gasteizko Quirón Salud Ospitaleko enpresa-batzordeak hiru greba-egun deitu ditu

Gasteizko Quirón Salud Ospitaleko enpresa-batzordeak, ELAko hiru ordezkarik osatua, hiru greba-egun deitu ditu irailaren 27, 28 eta 29rako, zuzendaritza hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzera behartzeko. Negoziazioak apirilean hasi ziren langile guztientzat KPIaren bermea lortzeko helburuarekin.

Grebak heltzear Bizkaiko metalgintzan

Bizkaiko metalgintzak urratsak eman behar ditu, langileak aktibatzeko garaia da, ELA eta LABen ustez. Bizkaiko Metalgintzako negoziazio-mahaiaren hamabigarren bilerara FVEM patronalak ez duela proposamen berririk eraman adierazi dute ELAk eta LABek. Bada, patronalak negoziazio blokeatzen jarraitzen duenez, langileak aktibatzeko garaia dela iragarri dute sindikatuek.

Arabako egoitza pribatuetako langileak grebara itzuliko dira irailaren 28an

Arabako egoitza pribatuetako langileak grebara itzuliko dira irailaren 28an. ELA eta LAB sindikatuek beste greba egun bat deitu dute, hitzarmenaren negoziazioen blokeoa, diotenez aurre egiteko. Irailaren 28an, lanuzteez gain, manifestazioa egingo dute 11etan Albertia Campus egoitzatik abiatuta.

Arcelot Mittalek erregulazioa %75 konpentsatzea proposatu du

Hirugarrenez bildu dira Arcelot Mittaleko zuzendaritza eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak. Negoziazioa hasi zenetik, sindikatuek ezezkoa eman diote erregulazio espedienteari. Horrez gain, sindikatuek informazio gehiago eskatu dute aldi baterako enplegu erregulazio espedientearen arrazoi ekonomikoen inguruan, bada, momentuz, ez dutela informazio hori jaso ohartarazi dute. Izan ere, sindikatuek argi dute multinazionalak ez dituela arrazoi ekonomikoak erregulazio espedienterik ezartzeko, eta horren adierazle da 2021ean 13.000 milioi euroko irabaziak izan zituela, eta aurtengo lehendabiziko hilabeteetan errekorreko irabaziak izan dituela, gainera. Bada, informaziorik ez, baina siderurgiako enpresak erregulazioa %75 konpentsatzea proposatu du. Datorren astean berriro bilduko dira bi aldeak.

Gureak enpresako langileek bigarren greba eguna dute gaurkoa

Gureak enpresako langileek deitutako hiru greba egunetatik bigarrena dugu gaurkoa, atzoko kontzentrazioaren ondoren, gaur langileek, martxa bat deitu dute, Noainen aurkitzen den lantokitik, Nafarroako Audientziaraino, bertan izanen zelako gaur, enpresak langileen aurka irekitako epaiketaren bista. ELA LAB eta UGT sindikatuek babestutako greba izaten ari da, eta audientziaren aurrean, ordezkari sindikalek adierazi dute, zuzendaritzak ez duela onartzen langileek dituzten aldarrikapenak, alde batetik baja egunak, lehenengo egunetik ordainduak izatea, eta bestetik, soldaten eguneraketa, KPIarekin. Gauzak horrela, sindikatuek adierazi dute langileak gogotsu daudela eta mobilizazioekin aurrera jarraitzeko asmoa dutela. Bihar manifestazioa deitu dute, enpresak egoitza duen poligonoan.

Sindikatuek informazio gehiago eskatu diote Arcelor Mittali erregulazioaren arrazoiei buruz

Arcelor Mittalek aurkeztutako aldi baterako erregulazio espedientearen negoziazioek jarraitzen dute, gaur goizean bildu dira hirugarrez sindikatuak eta zuzendaritza. Arcelor Mittaleko zuzendaritzak aldi baterako enplegu erregulazio espedientea proposatu du Espainiako Estatu osoan. Espedientea ezbaidatzeko, negoziazio-batzordea eratu du enpresak, eta, bertan, ELA, LAB, UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek parte hartzen dute. Asteazken eta ostegun bitartean batzarrak izan dituzte sindikatuek zuzendaritzarekin. Bada, aldi baterako enplegu erregulazioren arrazoiei buruz jasotako informazio eskasa dela salatu dute ELAk eta LABek.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image