Image

Ekonomia

All Stories

ELAk elkarretaratzea egin du Novaltiaren epaiketaren aurrean, hiru urte baino gehiago daramatzate greban

2019ko uztailaren 22an Novaltia botika-banaketa enpresako 22 langilek greba hasi zuten, lan baldintza hobeen eskean, eta iritsi berrien eta aurretik zeuden langileen baldintzen arteko soldata koska handiegia zelako. Hiru urte geroago greban daude oraindik ere, asteazken honetan elkarretaratzea egin dute Bilbon, Justizia Jauregiaren aurrean.

Grebalariek hainbatetan salatu dute lan ikuskaritzak gatazkan harturiko rola eta enpresaren alde egin izana. Epaitegietako lehen ebazpenak grebalarien aurkakoak izan ziren, baina joera aldatu egin da azken urtean. Apirilaren 29an, esaterako, EAEko Auzitegi Nagusiak 120.000 euroko isuna ezarri zion enpresari grebarako eskubidea urratzeagatik, eta ekainaren 22an, epaitegi berak ebatzi zuen Novaltiak informazio ekonomikoaren agiri garrantzitsuak ezkutatu zizkiela grebalariei.

Aldaketak antzematen dira Hego Euskal Herriko ordezkaritza sindikalean

Hurrengo bederatzi hilabeteetan hauteskunde sindikalak egongo dira Hego Euskal Herriko fabrika handi gehienetan, bada, horren atarian, ELAk ‘Gehien behar duzunean... ‘ lelopean kanpainaren aurkezpena egin zuen atzo, eta sindikatuak jakitera eman duenez, ordezkaritza sindikalaren ia erdia, %47,1 jarriko da jokoan hauteskundeetan. LABek, berriz, gaur egin du “Zurekin bagara, egiteko beste modu bat” kanpainaren aurkezpen; LABek argi utzi du Hego Euskal Herriko bigarren indar sindikala izan nahi duela.

Araba Errioxako upategiek baztertu dute uzta sor-marka berri horren izenean merkaturatzea

Arabako Mahastiak zigilu berria sortu nahi duten upategiek baztertu egin dute 2022ko uzta sor-marka berri horren izenean merkaturatzea. Eusko Jarlaritzak behin-behineko baimenaren zain zeuden, baina baimena ez da ailegatu eta mahats-bilketa hasi egin da. Horrekin batera, aipatzekoa da eguraldi lehorrak % 20 inguru apalduko duela 2022ko uzta Arabako Errioxan.

EAEko Hezkuntza sailak sektore feminizatuak gutxiesten dituela salatu du LABek

Sektore feminizatuetan, heziketa bereziko hezitzaile eta sukaldari eta garbitzaileen kolektiboetan sortu den anabasa salatzeko, elkarretaratzea egin du LABek Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean.

Alde batetik, LABek salatu du Hezkuntza Sailak indarrean mantentzen duela 2021ean ezarritako lanaldi-murrizketaren eta baimenen iraupenari buruzko jarraibidea. Gainera, kolektibo feminizatuek ez dutela negoziatzeko aukerarik salatzen dute.

Bestetik, Heziketa Berezian hutsik dauden hezitzaileen lanpostuen banaketa eta ordezkapenen kudeaketa salatzen ditu LABek, Ordezkoen araudia eta Ordezkagunea martxan jartzeko akordioan jasotakoak urratzen ari baita. Hutsik dauden lanpostuak berandu esleitzen ari dira eta, gainera, administrazioa langileak gizarte segurantzan berandu alta ematen ari da.

Gauzak horrela, kudeaketan sortu duen anabasari irtenbidea eman eta Lan legepeko langileen eremuan lanaldia murrizteko baimenen, aldi baterako eteteen eta eszedentzien iraupenari buruzko jarraibidea ahalik eta lasterren indargabetzea eta lan hitzarmen berria eta kontsolidazio LEParen negoziazioa abiatzea eskatzen dio LABek Hekuntza Sailari.

Gasteizko Quirón Salud Ospitaleko enpresa-batzordeak hiru greba-egun deitu ditu

Gasteizko Quirón Salud Ospitaleko enpresa-batzordeak, ELAko hiru ordezkarik osatua, hiru greba-egun deitu ditu irailaren 27, 28 eta 29rako, zuzendaritza hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzera behartzeko. Negoziazioak apirilean hasi ziren langile guztientzat KPIaren bermea lortzeko helburuarekin.

Grebak heltzear Bizkaiko metalgintzan

Bizkaiko metalgintzak urratsak eman behar ditu, langileak aktibatzeko garaia da, ELA eta LABen ustez. Bizkaiko Metalgintzako negoziazio-mahaiaren hamabigarren bilerara FVEM patronalak ez duela proposamen berririk eraman adierazi dute ELAk eta LABek. Bada, patronalak negoziazio blokeatzen jarraitzen duenez, langileak aktibatzeko garaia dela iragarri dute sindikatuek.

Arabako egoitza pribatuetako langileak grebara itzuliko dira irailaren 28an

Arabako egoitza pribatuetako langileak grebara itzuliko dira irailaren 28an. ELA eta LAB sindikatuek beste greba egun bat deitu dute, hitzarmenaren negoziazioen blokeoa, diotenez aurre egiteko. Irailaren 28an, lanuzteez gain, manifestazioa egingo dute 11etan Albertia Campus egoitzatik abiatuta.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image