Image

Ekonomia

All Stories

Nafarroako Foru Gobernuak 7 milioiren truke saldu du Los Arcoseko Zirkuitua, kostatu denaren hamarrena

UPNren agintaldiaren herentzia den Los Arcos-eko zirkuituaren salmentarekin, porrot ekonomiko baten historia amaitu da. Zirkuitua eraikitzea kostatu denaren ehuneko %10ean saldu du Nafarroako Gobernuak Erresuma Batuko MSV Group taldeari. 7 miloi euroren truke, hain zuzen ere. Rebeca Esnaola Kultura kontseilaria eta NICDO, Nafarroako Kultura, Kirol eta Aisialdi azpiegituren sozietate publikoaren zuzendariak pozik agertu dira salmentarekin, urtero lau milioi euroko gastua baitzuen zirkuituak.

Nafarroako Suhiltzaile zerbitzua, egoera larrian

Aurtengo uda lehorra izan da oso, eta baso-suteak nabarmenak izan dira Nafarroan. Foru Komunitateko Suhiltzaileen zerbitzuaren egoera, gabeziak eta aldarrikapenak zeintzuk diren azaldu du Iñigo Balbas suhiltzaileak, Hamaika Telebistarekin izandako elkarrizketan. Gainera, Nafarroako Gobernuak baso-suteen inguruko jardunaldiak antolatu ditu Iruñean eta Nafarroako Suhiltzaileek ez dute hitzorduan lekurik izan. Jardunaldia hasi aurretik elkarretaratze zaratatsua deitu du zerbitzuak.

Nafarroako Suhiltzaileek elkarretaratzea egin dute beraien haserrea azalarazteko

Nafarroako Gobernuak Barne Zuzendaritzarekin batera baso-suteen inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Kontseilariek, gobernuko goi-karguek, estatuko katedratikoek eta udaletako alkateek parte hartu dute bertan. Baina, Nafarroako Suhiltzaile zerbitzuak ez du hitzorduan lekurik izan. Jardunaldia hasi aurretik elkarretaratze zaratatsua eraman dute aurrera suhitzaileek haien haserrea eta zerbitzuaren egoera tamalgarria salatzeko asmoarekin.

Siemens Gamesa eolikoen konpainiak 2.900 kaleratze iragarri ditu

Siemens Gamesa eolikoen konpainiak 2.900 kaleratze iragarri ditu. Egun, Alemaniako zuzendaritzak bost planta ditu Euskal Herrian; horietan 2600 behargin inguruk lan egiten dute, Nafarroan daude gehienak (1800). Langileen ordezkariekin neurriak gertutik landu nahi dituela azaldu du enpresak ohar bidez. Hala ere, ELAk salatu duenez, zuzendaritzak ez die behar besteko informazioa eman; kaleratzeen berri mezu bidez izan dutela ohartarazi du sindikatuak. Bada, Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako sailburuak uste du beharrezkoa dela zuzendaritzak langileekin hitz egitea eta egoeraren berri ematea.

Siemens Gamesak 2.900 kaleratze iragarri ditu, eta horietatik 475 Espainiako Estatuko lan zentroetan aurreikusi ditu

Siemens Gamesak ostegun honetan iragarri duenez, 2.900 langile kaleratuko ditu, Espainiako Estatuan 475 kaleratze aurreikusi ditu, hazkunde iraunkorra lortzeko 'Mistral' programa estrategikoaren barruan. Hala jakinarazi du aire-sorgailuen fabrikatzaileak ohar baten bidez. uskal Herrian ditu langile gehien, eta litekeena da euskal lan zentroetan gogor jotzea Munichek hartu duen neurri traumatikoak.

Batera edo bestera, Siemens Gamesa konpaniak ez du ezagutarazi Euskal Herrian kaleratzeak egingo dituen ala ez, baina Alemaniako multinazionalak presentzia handia dauka hemen, 2.600 langile dira guztira Euskal Herrian, Nafarroan gehienak.

"Mistral" programa maiatzean abiaraztearekin batera, berrantolaketa prozesu bat jarri zen abian, bai funtzio desberdinetako sinergiak identifikatzeko, baita merkatuaren gaitasuna egokitzeko ere.

Enpresak abuztuan aurreratu zuenez, 1.226 milioi euroko diru galerak izan ditu lehen 9 hilabeteetan. Taldeak aurreko urtean izandako 368 milioi euroko galerak hirukoiztu ditu.

Macronen gobernuaren murrizketak eta pentsioen erreforma salatzeko mobilizazioak egin dituzte Baionan

CGT, FSU, Solidaires eta LAB sindikatuak deituta greba eguna izan dute gaur Baionan. Sindikatuek Emmanuel Macronen gobernuaren murrizketak eta erretreten erreforma salatzearekin batera, lan sarien igoera, zerbitzu publikoaren azkartzea eta lan denboraren zein erretreta adinaren apaltzea aldarrikatu dituzte.

 

 

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image