Image

Ekonomia

All Stories

ELA: 'Errenta handiago dutenek eta enpresek irabazien zati handiagoa ordaindu behar dute'

Espainiako Gobernuak zenbait neurri fiskal iragarri zituen joan den astean, aberastasun handien gaineko zerga eta sozietate zerga, besteak beste. Hala ere, neurri horiek ez dute eraginik izango Hego Euskal Herrian. Edonola ere, Erreforma fiskalaren eztabaida piztu da. Bada, Erreforma fiskala eskatu die ELAk Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Nafarroako Gobernuari. Enpresek sozietateen gaineko zergan gutxienez %25 ordaintzea exigitu du sindikatuak.

Bizkaiko metalgintzan hiru greba egunetara deitu dute LAB, CCOO, UGT eta ELAk

Bizkaiko metalgintzan lan hitzarmena negoziatzen ari dira sindikatuak eta FVEM patronalen elkartea. Dagoeneko hamabi batzar eduki dituzte bi aldeek, hala ere, sindikatuen esanetan, patronalak ez du borondaterik negoziatzeko. Joan den astean bildu ziren azkenekoz, eta FVEMek proposamen berririk ez zuela eraman ohartarazi zuten sindikatuek. Egoera horrela, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek grebara deitu dituzte Bizkaiko metalgintzako 52.000 langileak urriaren 27rako, 28rako eta azaroaren 2rako. Asteazkenean iragarri zuten lanuztea, eta gaur deialdiarekin bat egin du ELAk.

Ostatuen etorkizun iluna agerian, kandelak piztuta

Nafarroako ostalarien elkarteek argia itzaltzeko ekimena antolatu dute gehiegizko gastua dutela salatzeko. Argindarraren garestitzeak egoera zailean dituela diote. Nafarroako ostalarien txikien elkarteak (ANAPEH) sustatu du ekimena. Zailtasun handiak dituztela ageria utzi nahi dute ostalariek Estafeta kalea gauez kandelekin argituz.

Kargagailu unibertsala 2024ko udazkenerako

Kargagailu bat mugikorrerako, beste bat tabletarako, hirugarren bat kamera digitalerako, bideo-kontsolarako, entzungailuetarako… Europak aski dela dio. Europar Batasunak erabaki du USB-C motako kargagailu unibertsal bat ezartzea 2024ko udazkenetik aurrera gure bizitzan aro digitalean erabiltzen ditugun gailu guztientzat. Arau berri honekin 1.000 tona hondakin elektroniko aurreztuko dira urtean.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image