Image

Ekonomia

All Stories

Silenciosos Faltzeseko enpresaren itxiera salatzeko protesta egin dute Nafarroako Parlamentu aurrean

Nafarroako Silenciosos Faltzes enpresako langileak Parlamentuaren aurrean elkarretaratu dira lantegiaren itxiera salatzeko. Enpresak Volkswagen hornitzeko Faureciarekin zuen kontratua maiatzean galdu ostean, enpresa ixteko erabaki ezagutzera eman zuten. ELA sindikatuak erantzukizuna Faurecia enpresari egotzi dio, eta bertako 35 lanpostuak babesteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

Siemens Gamesa eta sindikatuak gaur batzartuko dira Zamudion aurreikusitako enplegu murrizketak aztertzeko

Siemens Gamesa eta sindikatuak gaur batzartuko dira Zamudion, enplegu mahaian, 15:00etan. Sindikatuek "kaleratze traumatikorik ez egotea" eskatzen dute. Enpresaren helburua da "nahita ez diren kaleratzeak gutxienera murriztea". 2.900 langileri eragingo die planak. Baieztatu zuten Gamesa Electric eta Gamesa Energy Transmission negozio unitateei ez diela eragingo, ez bulegoetan ezta fabriketan ere.

Gaur egun, 1.763 pertsonek lan egiten dute Nafarroako Alemaniako enpresaren bulegoan Sarrigurrenen, eta 600 inguru Zamudioko delegazioan.

Laminaciones Arregiko enpresa batzordeak bi ordutako lanuztea deitu du

LAB, ELA, UGT eta ESK osatzen dute enpresako batzordea. Lanuzteaz gain, kontzentrazioa egingo dute Gasteizko Lan Harremanaren Kontseiluan bidezko hitzarmena exijitzeko. Hamabost bilera izan ondoren ez dute aurrerapausorik eman. Bestalde, zuzendaritzak iragarri du azaroko asteburu gehienetan eta abenduko zubian ere lanuzteak izango direla.

Lan hitzarmen duinak lortzeko manifestazioa egin dute Interal enpresako langileek Lezon

Irailaren 27an eta hilaren 4an egun erdiko greba egin zuten. Egoera konpontzen ez bada hilaren 18an eta25ean., egun osoko protestak egingo dituzte. Lan hitzarmena 2020ko abenduaren 31tik iraungita daukatela salatzen dute. Baldintza horien artean, KPIaren igoera gakoa dela aldarrikatu dute beharginek.

05:30ean informazio piketeak antolatu dituzte, enpresaren aurrean. 10:00etako gosari kolektiboaren ondoren, lantegitik Lezoko herriguneranzko manifestazioa egin dute, eta Gurutze Santuaren plazan elkarretaratzean bildu dira.

ELA sindikatuaren babespean egiten ari dira mobilizazioak eta negoziazioak langileak, eta enpresa batzordearen ekimenez. Borrokaldiarekin bukatzeko “negoziazio erreala” eskatu du ELAko ordezkariak

Sindikatuek Osasuneko mahai sektorialetik alde egin dute, Osakidetzaren jarrera inposatzailea eta negoziatzeko jarrera falta direla eta

ELAk, SATSEk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk Osasuneko mahai sektorialaren bilera utzi dute. Sindikatu horiek salatu dute Osakidetzak uko egiten diola negoziatzeari, bai eta sindikatuek behin eta berriz proposatzen dizkioten gaiei buruz negoziatzeari ere, eta gai horiek zuzenean eragiten dietela langileen lan-baldintzei.

Osasun Sailak eta Osakidetzak “ordutegi jakin batzuen doikuntzak” onartu dituzte astelehen honetan Lehen Mailako Arretan, baina “puntualak” direla adierazi dute, harik eta “kargua uzten duen profesionalaren absentziaren egoera koiunturala” izan arte. Osasun Sailak adierazi du absentziak, batez ere, medikuaren bajengatik, oporrak eskatzeagatik eta baimen pertsonaleko egunengatik izan direla.

Hala ere, egoera hori gorabehera, Lehen Mailako Arretan langileak indartzeko neurriak hartzen jarraitzen dutela ziurtatu dute, 2019an abian jarritako estrategiari jarraituz.

ELAk, SATSEk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk benetako negoziazioa eskatu diote Osakidetzari, langileen lan-baldintzak hobetzeko, eta ohartarazi dute, negoziaziorik eta edukirik ez dagoen bitartean, ez direla berriro Mahai Sektorialera joango.

Bizkaiko erresidentzietako langileek urrian deitutako hirugarren eta azken greba eguna izan dute

Grebalariek Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egin dute kontzentrazioa. Guztira, bederatzi greba egun izan dira patronalek asistentziaren kalitatea hobetzeari eta langileen lan baldintzak hobetzeari uko egin ziotenetik. Sindikatuak egindako kalkuluen arabera, Eusko Jaurlaritzak 2019an ratioei buruzko dekretua onartu zuenetik, 2.376 zerbitzu ordu galdu ditu, esaterako, ehun egoiliar inguruko zentro bizkaitar batek.

Besteak beste, soldatak KPIaren arabera igotzea, lanaldi osoko behargin gehiago jartzea, ordezkapenak lehen egunetik egitea, eta osasunaren zein berdintasunaren alorretan hobekuntzak egitea galdegiten du ELAk.

Hiru jardunaldi horien arrakasta ikusita, ELAk iragarri du mobilizazioak areagotuko dituela eredua aldatzeko eta langileen lan baldintzak hobetzeko. Halaber, salatu du gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izateaz gain, greba hasi eta bederatzi ordu baino gutxiagora jakinarazi direla.

FVEM patronalaren blokeoaren aurrean, sindikatuek grebara deitu dute Bizkaiko metalgintzan

Bizkaiko metalgintzan lan hitzarmena negoziatzen ari dira sindikatuak eta FVEM patronalen elkartea. Dagoeneko hamabi batzar eduki dituzte bi aldeek, hala ere, sindikatuen esanetan, patronalak ez du borondaterik negoziatzeko, negoziazioa blokeatu baitu. Joan den astean bildu ziren azkenekoz, eta FVEMek proposamen berririk ez zuela eraman ohartarazi zuten sindikatuek. Egoera horrela, gehiengo sindikalak grebara deitu ditu Bizkaiko metalgintzako 52.000 langileak urriaren 27rako, 28rako eta azaroaren 2rako.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image