Image

Ekonomia

All Stories

Bertan behera utzi dituzte Lidl eta BM supermerkatuetako grebak

ELAk jakinarazi du astelehen honetan bi greba deialdi bertan behera utzi dituela. Langraiz Okako Lidl katearen bloke logistikoan akordioa lortu dute ELAk eta egiten ari ziren greba mugagabea bertan behera uztea erabaki dute. Akordioak amaiera eman dio hitzarmenaren blokeoari. BM supermerkatuetako enpresa batzordeak erabaki du astelehen honetan, hastekoa zen greba bertan behera uztea,  asteburuan izandako bileretan aurrerapen garrantzitsuak lortu ondoren.

Arabako negozio guztiak behartuta daude TicketBai sistemarekin fakturatzera

Abenduaren 1etik aurrera Arabako negozio eta jarduera ekonomiko guztiak behartuta daude Ticket Bai sistema berriaren bidez fakturatzera. Horien artean daude, besteak beste, merkatariak, ostalariak eta zerbitzu sektoretako negozioak. Hala, ere Arabadendak- eko negozioen ia erdiek ez dute oraindik sistema hau ezarri.

Arabako ardogintzako mobilizazioak bere horretan jarraituko dute

SEA patronala eta sindikatuak elkartu dira mahai negoziatzailean eta patronalak aurrerapuso batzuk eman arren langileentzako ez dira nahikoak. Gauzak horrela, berreskuratu zituzten mobilizazioak indartuko dituzte eta abenduaren 1ean eta Gasteizen antolatutako Ardoaraban elkartuko dira lan hitzarmen berria eskatzeko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image