Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak hiru ideia nagusitan oinarritu ditu mobilizazioak: langileen pobretze prozesuari aurre egitea; kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalak aldarrikatzea; eta pentsioak defendatzea etengabe jasaten dituzten erasoen aurrean.
KPIaren igoera ikusita, enpresak “inoiz baino irabazi handiagoak” dituztela nabarmendu du Lakuntzak. Lakuntzaren arabera, patronalak lan hitzarmenen blokeoa baliatzen du soldaten igoerak gerarazteko. Halaber, pobretze orokorrari aurre egiteko, fiskalitatearen bidea aldarrikatu du.